XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Repsol enpresak 1992.02.25ean egindako idazki bat jaso zen, hainbat baldintza tekniko ezarriz, onartuak izan zirela baltzu eskegilearen aldetik.

1992.03.25ean, halaber, Arrietako Udalaren ofizio bat jasotzen da, proiektuaren berri duela esanaz, baina inolako baldintza teknikorik ezarri gabe.

Ikusita: ekainaren 15eko 10/1987 Legea (1987.06.17ko EBO), urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuz onartutako Gas Erregarrien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegia (1973.11.21eko EBO), otsailaren 25eko 378/1977 Errege Dekretua (1977.03.16ko EBO) eta uztailaren 22ko 1775/1967 Dekretua (1967.07.25eko EBO), 1983.10.26ko MAz aldatutako Gasdun Erregarrien Sareei eta Estekaketei buruzko Arautegia (1974.11.18ko MA) eta gaiarekin bat datozen gainerako xedapenak.

Kontutan izanik: Segurtasunari buruzko arauzko baldintzak betetzen dituela teknikoki proiektuak, eta eragindako erakundeei ere berri eman ziela.

Lurralde Ordezkaritza honek, bereganaturik dituen eskuduntzen arabera, honako hau erabaki du:

Posición de Arrieta-Instalaciones Auxiliares izeneko proiektuari dagozkion instalazioak eraikitzeko baimena ematea; proiektu horrek, honako hauek hartzen ditu: alde batetik, Bermeo-Lemoa gasoditikako (Enagas Banatze Estaziotik bihar-etzi egingo den ERM-ra) hartzen den gas naturalaren sarrera-estekaketak burutzeko beharrezkoak diren hodiak eta elementu laguntzaileak, alde batetik; eta bestetik, Arrieta I eta Arrieta II banaketa sareetarako gas irteera eta ERM horretarako bypass.

Diametroz 10* eta lodieraz 9,27 mm. duten API 5L GrB altzairuzko hodiak erabiliko dira sarrerarako (72 kg/zm2-ko presioa), eta 12*-ko barne diametroa eta 6,35 mm.-ko lodiera duten hodiak (16 kg./zm2-ko presioa) irteerarako.

Lursail planoetan eta eragindako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatzean eta banakakoan finka bakoitzarentzat adierazten den atxekimenduari egokituko zaio instalazio hau.

José Enrique Vadillo Pont Industria Ingeniariak izenpetutako eta Industri Ingeniarien Bizkaiko Kolegio Ofizialak 2022 zenbakiz 1991ko uztailaren 10ean bisatutako Posición de Arrieta-Instalaciones Auxiliares izeneko proiektuaren eta aurkeztutako gainerako agiri teknikoen arabera burutu beharko dira Erabaki honetan baimena jasotzen duten instalazioak.

Obrak burutzeko beharrezkoak diren udal eta herrialde mailako baimen, lizentzia eta haizugoen kaltetan gabe eta horiekiko atxekimendurik gabe ematen da baimen hau; eskegileak derrigorrez izan beharko dituela baimen horiek.

Obrak martxan jarri aurretik, Obra Zuzendaritzaren Ziurtagiriak, frogak eta eragindako erakundeen haizugoak aurkeztu beharko dira Lurralde Ordezkaritza honetan.

Erabaki honen aurka gorajotze errekurtsoa sartu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Saileko Industri Administrazioko Zuzendari An. T. Argiaren aurrean, jasotzen diren egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epearen barruan.

Bilbao, 1992ko maiatzak 13.

Lurralde Ordezkaria,

J.A. SAITUA ARTETA